Elkargune harrrera bulegoa eta Udal harrera bulegoa, gaurtik, maiatzak 18etik aurrera irekita izango dira. Elkarguneko harreraren ordutegia, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:30etara. Aldiz Udalako Harrera Bulegoa goizeko 07:30etatik 15:30eak arte izango da irekita.
Bi kasuetan prebentzio neurriak hartuko dira eta jarraitzea gomendatuko da;
Elkargunen gogorazten da tramiteak online egin daitezkeela,eta arretan bai telefonoz eta telematikoki ere ematen joango dela.
Udal Harrera kasuan, jende pilaketarik ez dadin eman, bertaratzeko, aurrez ordua hartu beharko da 943 08 00 80 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. era idatziz.
Udazblai programaren izen ematea momentuz, ETEN egin dugu, aste honetan informazio argia izango dugun esperoan. Ekintzak antolatzeko modua baldin badugu, martxan jarriko ditugu izen ematea orriak.
UDAZBLAI programa martxan dugu Gazteria Zerbitzuetan, udako programa guztien informazioa zabalduz. Praka Motxakin, Artx@bentura, Uztaila jolaean eta Robotika uztailean. Lau programa haur eta nerabeei zuzenduak. Izen emateak maiatzaren 18ean hasiko dira eta maiatzaren 31a arte irekita izango dira eta online edo telefonoz gauzatuko dira.
KZguneak hitzaldiak zuzenean emango dittuzte maiatzean zehar;
rruneko hitzaldien plangintza honako hau da:
Maiatzak 5, 11:00-13:00: Murgildu zaitez errealitate birtual eta areagotuan / Gaztelaniaz
Maiatzak 7, 18:00-20:00: Erosi etxetik irten gabe / Gaztelaniaz
Bertsozale udalekuak, aurtengo COVID-19 alerta egoera dela eta, begiraleen prestaketa ezin dutenez ziurtatu maiatzean zehar, udalekuak bertan behera ustea erabaki dute osasunari lehentasuna emanez.
Haur eta nerabeei laguntzeko zerbitzua dezu ZEUK ESAN zerbitzua. Arazorik badezu deittu dezakezu, doan da, eta bertan arreta izango dezu psikologo eta gizarte hezitzaileen eskutik. Telefono zenbakia 116111 duzu.
BIZILABE ELHUYAR eskutik, gaur egun bizi garen konfinamentu egoerari aurre egiteko, "Nik etxean esperimentatuz" ekimena sortu dute eta jada Maiatzeko egitaraua lotu dute. Ekimena 10-15 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta ekimen ugari zehaztuak daude.
Jada prestatu ditugu maiatzako ekintzak:
Gure haurrek itxialdian txapeldun, arauak eta mugak errespetatuz. Gora zuek.
Hemen duzue Ihintzak bidaltzen dizuen mezua. ANIMATU.
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak Auzolandegiak programaren 2020. urteko deialdia bertan behera uztearen erabakia hartu dute. COVID-19ak sortutako egoerarekin, ezin dute partaide eta langile guztien segurtasuna bermatu, ezta programak garapen arrunta izatea ere. Gainera, kontutan hartu behar da, gaur egun ezin dute jakin ondorengo hilabeteetan izango diren osasun-neurriak zeintzuk izango diren. Guzti honengatik, programa bertan behera uztea erabaki dute eta, ondorioz, aurtengo aurreinskripzio epea ez dute zabalduko.
Gazteria zerbitzuetan SEKULAKO gauzak lantzen ari gara, bai ludotekan eta bai topalekuan, eta denetan ondo pasatzen ari gara. Hemen dakarkizuegu gure momentu eder batzuk DBH1eko neskekin.
Auzolandegien aurreinskripzioak eten egin da. Aurrerago emango dute data hauen berri Jaurlaritzatik.
COVID-19 sortutako osasun egoera ikusita, programaren aurtengo deialdia bertan behera gelditu da.
Zenbait webgunetan sartzean ordenagailura behera kargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.
Cookie-ak bidaltzen dituen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen domeinua kudeatzen duen erakundea nor den aintzat hartuta, bi mota bereizi ahal dira: cookie propioak eta beste batzuen cookie-ak.
Bezeroaren nabigatzailean gordeta gelditzen diren denboraren arabera ere sailkatu ahal dira. Hartara, batzuk saioko cookie-ak izango dira, eta beste batzuk cookie iraunkorrak.
Azkenik, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, beste sailkapen bat dago eta bost mota hauek daude: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta publizitate konportamentaleko cookie-ak.