Gaur, hilak 20, Udaletxean izango da bilera irekia, 19:00etan. Jorratuko diren gaiak:;
- Lehiaketaren oinarriak birpasatu eta baldintzak adostu.
- Lehiketaren gaia zehaztu.
Gaur, ekainaren 10ean irekitzen dira Ugarte Igarango igerileku irekiak, goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00eak arte izango da bere ordutegia.
Haizea etorri zaigu bere saritxoa jasotzera. ZORIONAK HAIZEA, eta eskerrik asko zure lankidetzari Zurea-enea proiektuan.
Larunbatean ekintza bikainaren bitartez, lasterketa solidarioa, proiektoko ekintza guztiei bukaera eman genien. ESKERTZEA herriko haur, nerabe, gazte, heldu eta aitton amonei, ta familiei izandako partehartzea herri ekimen honetan. BIKAINA izan zen. Eta hemen horren erakusle.
Uztailaren zehar Elkargunetik antolatu diren LANTEGI UDALEKUEN izen ematea maiatzaren 9tik ekainaren 12era. AUKERA UGARI eta BIKAINAK ekintzetan parte hartzeko. Izen ematea, Elkarguneko web orriaren bidez egingo da.
Apirilaren 1etik 3ra bitartean, Elkargunean, herriko plaza aretoan gauzatuko da. Bertan liburu aurkezpen ugari eta irakurtzeko aukera bikainak ikusteko eta erosteko aukera izango da. Azokak Virginia Woolf idazle aintzindariari keinua egingo zaioa EGITARAU oparo bat eskainiz.
3D inprimaketa tailerra izango da apirilaren 1ean, 17:15ean, Elkarguneko Teknogunean, LH3-LH6 adin tartekoentzat. Izen ematea martxoaren 25a bitartean, Gazte Zerbitzu Bulegoan edo online.
Udaberriko ekintzetan ekintza eta irteera ugari egingo ditugu, apirilaren 19tik 22era. Izen ematea, martxoaren 29etik apirilaren 5era izango da Gazte Zerbitzu Bulegoan, arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara.
Astigarragako Sagardoetxera joango gara, martxoaren 19ean, larunbata. Izen ematea; otsailaren 28etik martxoaren 4ra izango da ludoteka bertan. Helduak 4,5 euro izango da eta haurrena 3€.
Zumaiako udaleku irekietan begirale ta koordinatzaile jarduteko lan eskaintzan izen emate epea irekita dago. Izen emate epea; martxoaren 10 arte. LAN DEIALDIA osoa hemen duzu.
18-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako Gipuzkoako Foru Aldundiko egitasmoa da, non dirulaguntzak eskaintzen diren proiektu ezberdinetara;
- Proiektu artistiko/kulturalak komunitarioak.
- Ingurunearen zaintza eta jasangarritasuna oinarri duten proiektuak
- Genero berdintasuna, kulturartekotasuna, euskara, elkartasuna eta beste alorretan oinarritutako gizarte edo komunitate eraberritze proiektuak.