Sexualitate aholkularitza ONLINE eskaini behar dugu garai honetan. Hontarako Istagrama eta mail zerbitzuak jarri ditugu abian momentuz.
INSTAGRAM; @Lahia3.0
MAIL ZERBITZUA; Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Ihintza zuen zalantza edo/eta proposamenak jasotzeko prest duzue bertan.
Itxialdi honetan Gazteriako DENOK jotake ari gara HERRIKO HAUR, NERABE ETA FAMILIEI ekintza ezberdinak eskaintzeko. Saiatzen ari gara eta ia asmatzen dugun. ANIMOAK DENOI!!! Ta kontaktuan jarraitzen dugu.
Azkeneko berrien arabera IZEN EMATEA luzatu egin da APIRILAREN 17a arte. Aldaketa honek eraginda zozketa apirilaren 23era atzeratu da eta ondorengo behin betiko izen emate eta ordainketa apirilaren 30ean egin beharko da.
Pazko astean ohikoak diren HAUR ASTEA eta UDABERRIKO EKINTZAK programak bertan behera gelditu dira, alerta egoeraren azken berriak direla eta. Ondorioz ez da izen ematerik gauzatuko. Ordurako alerta neurriak jasotzen badira, zerbitzuen martxa berantolatuko da ekintza alternatiboz beteta.
Coronavirus-COVID19 dela eta, gazteria zerbitzuetan ARRETA ZUZENA martxoaren 30a arte telematikoki eta telefonoz eskainiko dugu, goizeko 9:00etatik 13:00etara
Telefonoak; 943.02.60.27. eta 652.720.752.
LOS MISERABLES, Ladj Ly, Frantzia, 2019, martxoaren 6ean, ostirala, 22:00etan, Baztartxon.
Gazterian zerbitzuetan MARTXOAK 8 dela eta, ekintza ugari antolatu ditugu, hitzaldia, hausnarketak, herri mailako partehartzea, e.a. Goazen partehartzera.
Otsailaren 28ean hasita, honako filmeak izango dira ikusgai;
Helduentzat; ADU filmea, ostiraletik astelehen bitartean, ohiko ordutegietan.
Haurrentzat; LUR eta AMETS filmea, igandean, 17:00etan.
Jada, 2020ean sartu berriak gara, eta Artxamendin eskuk martxan jarrita lanean ari gara, taldean. Baina ba al dakigu taldean pentsatzen?
Azkoitiko Gazteria saila, inklusiboa izateko asmotan, bere zerbitzuetan argitalpenak piktogramaz egiten hasi gara. Azkoitiko haur, nerabe, gazte, herritar zerbitzuetan beren lekua izateko aukera eskainiz eta helburua jarrita, asmo berriari hasera eman diogu. Pixkanaka, gure zerbitzuetan DENOK KIDE izan ta LEKUA izatea nahi dugu.
Euskadiko Lankidetza programa abian da izen ematea abenduaren 10etik otsailaren 6a arte izango da. Aurten soilik online egiteko aukera izango da eta horretarako identifikazio elektronikoa martxan izan beharko da,
Gazte Txartelak ORAIN aterpekide txartela ere izango da, 14-29 urte bitartean badituzu, etxean jasoko duzu DOAN. Aterpekide txartel gisa balio dadin AKTIBATU beharko duzu, Gazte Zerbitzura etorrita edo www.gazteaukera.euskadi.eus web orrian.
Oporrak direla eta, Gazteria Zerbitzuak ITXITA daude. Berriro martxan irailan izango dira;
Ludotekaren harpidetza; irailaren 9tik aurrera. Ludoteka martxan; irailaren 16ean 17:00etatik 19:00etara.
Topaleku eta Gazte Zerbitzuaren hasera; irailaren 10ean.
ONDO ONDO PASA UDARA.
Apirilaren 8tik aurrera, Artxamendi Topalekuak egun bat gehiago irekita izango da, astearteetan eta ludoteka berriz ostiraletan 20:00ak arte irekiko da, haur, nerabe eta familiei zerbitzua zabalago eskaintzeko helburua izanda.
Zerbitzuen ordutegia berriak honekoak izango dira;