Covid-19ak sortutako egoera dela-eta, bertan behera geratu da Auzolandegiak 2020, 18-30 urteko gazteentzako programaren behin-behineko izen ematea.

Informazio gehiago hemen.
 

10 eta 17 urte arteko adina duzu? Egoera hau nola bizitzen ari zaren kontatuko diguzu? Zure iritzia, sentimenduak, zer egiten ari zaren… jakiteko Foru Aldunditik ekimena hau martxan jarri dute. Parte hartu nahi ezkero sakatu hemen eta erantzun labur-labur gure galderei apirilaren 13a baino lehen!

Ostirala, 03 Apirila 2020 16:30

Udalekuetako lan eskaintzak 2020

Aurtengo udan BEGIRALE  eta KOORDINATZAILE lanetan jarduteko lan eskaintza ezberdinak hemen ditugu ikusgai.

Ostirala, 03 Apirila 2020 16:25

KZ guneko zerbitzua egokitua

Krisialdi honetan izan daitezkeen zalantza teknologiko eta tramite ezberdinak egiteko laguntza emateko KZ guneak zerbitzu telefonikoa eta maila bidez emateko egokitu dute zerbitzua, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Urrutiko laguntza honen eskaintzan, arlo ezberdineko zalantzak agertu daitezke eta kanal ezberdinak aurkitu daitezke. HEMEN GUZTIAK.

Ostirala, 03 Apirila 2020 16:03

Gizarte Hezitzaile lan eskaintza

EDE fundazioan gizarte hezitzaileak behar dituzte, genero indarkeria biktimak diren emakumeekin lan egiteko krisialdi garai honetan. Lanpostuaren funtzioak eta baldintzen oinarriak hemen ikusgai. Interesatuak zuzendu CVea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. mail helbidera.

Ostirala, 03 Apirila 2020 15:43

Apirila gazterian

Gazterian jada prest dugu Apirileko ekintzak, telelanean ere eskaintza antolatuta dugu.

Ludotekako apirileko egitaraua; HH4-HH5 ekintzak eta LH1-LH3 ekintzak.

Topalekuko apirileko egitaraua.

Asteazkena, 01 Apirila 2020 17:51

Apirilak 2. Aupa Zuek

Eskerrik asko bideotxo hau egitera animatu zareten haur denoi.

 

Ostirala, 27 Martxoa 2020 17:48

Egoera honi nola aurre egin diezaiokegu?

Gaur eguneko egoerari aurre egiteko KOMUNITATEAK hartzen du benetako indarra.  PEPA HORNO adituak zenbait klabe ematen dizkigu. IKUSI BIDEOTXOA

 

Osteguna, 26 Martxoa 2020 15:21

Bitartean, etxetik ikasten.

Eusko Jaurlaritzak eta EITBek irakaskuntza indartzeko hezkuntza saio bat jarriko dute abian , bereziki etxean euskarri teknologikorik ez duten ikasleentzat. Saioa lehen hezkuntzako 1 eta 4. mailako ikasleei zuzendua izango da, batik bat. Datorren astelehenean (martxoaren 30) hasiko da eskaintzen ETB3en eta eitb.eus, goizeko 9:00etatik 12:00etara.

Osteguna, 26 Martxoa 2020 15:03

BIZITZARAKO TREBETASUNAK

Gazteria arlotik, Artxamendiko hezitzaileak, BIZITZARAKO garrantzizkoak diren TREBETASUNAK publikatzen joango gara, bizitzen ari garen egoera ezberdin honen aurrean ere baliagarriak izango zaizulakoan. Egunero bat argitaratuko dugu gure sare sozialen bitartez. Gaurkoa; norbere burua ezagutzea.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

SARE SOZIALAK

GAZTERIA ZERBITZUA

facebook instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra