Datozten bi asteburu hauetan Baztartxon izango diren HAURRENTZAKO ZINE EMANALDIAK hauek dira:
Azaroaren 8; EL ARCO MAGICO filmea
Azaroaren 15; STARDOG & TURBOCAT filmea
Emanaldien ordutegia aurreratu denez, orain arratsaldeko 16:30ean izango dira.
Bi tailer zientifiko ezberdin izango dira aukeran, Aizkibel liburutegian, ta egun bakoitzean bi txanda izango dira 17:30ean eta 19:00etan.
PH FACTOR tailerra; Partaideek sustantzia azido eta basikoen kimikari buruzko saiakuntzak egingo dituzte. Azaroaren 12ean izango da eta LH3-LH6 urte bitarteko haurrei zuzendua izango da.
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK; energia mundua mugitzen duen motorra da. jasangarritasunaren giltzarik batzuk energiaren erabilera eta sorrera eraginkorrak dira. Azaroaren 13ean izango da eta LH3-LH6 urte bitarteko haurrei zuzendua izango da.
Izen ematea; Aizkibel Liburutegian, azaroaren 6a arte.
XIXeko Gazte Astea martxan dugun moduan, KARTEL LEHIAKETA abian jarri dugu. Oinarriak zehaztu ditugu eta entregatzeko epea azaroaren 27ean izango da. Animatu parte hartzera!!!!
"KARABI KARABA" ipuin kontaketa, Ines Bengoan eskutik, azaroaren 14ean, 11:30ean, liburutegian. Ikuskizuna HH5-LH3 bitarteko haurrei zuzendua dago. Plaza mugatuak dira. Izen ematea; liburutegi bertan izango da edo 943.85.08.98 telefono zenbakira deituta.
Ludotekako bazkidetza gauzatzen dezunean "MUSUKO MAGIKOAZ" irtengo zara, oparituko dizugu. Eta hau egiteko aukera izan dugu, gure lagun MAREA URDINEKOEKIN batera. MUSUKO MAGIKOAZ SUPER BOTEREAK izango dituzu;
- Denak berdin eta aldi berean desberdin ikusteko SUPERBOTEREA.
- Behar duenari laguntzeko SUPERBOTEREA
- Inor ez baztertu edo atzean uzteko SUPERBOTEREA.
- Bakarrik dagoenarengana gerturatzeko SUPERBOTEREA.
- Denak errespetuz tratatzeko SUPERBOTEREA.
"MUSUKOAREKIN ETA JOLASTUZ, ZATOZ MUNDUA DESKUBRITZERA"
.
Gaur, irailaren 14ean hasita eta plazak bete arte, ludotekan izena emateko aukera izango da 17:00etatik 19:00etara.
Dagoenekoz martxan gabiltza ikasturte berriaren prestaketan herriko haur, nerabe eta gazteei zerbitzua emateko. Honela, gazte zerbitzua, irailaren 21ean irekiko da eta topalekua eta ludoteka, urriaren 5ean. Berriz bazkidetza ludotekan irailaren 14ean hasiko da, zerbitzu bertan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Hizkuntz Eskola Ofizialetan matrikula epea irekita dago irailaren 1etik 28ra. Azkoitiko geletan parte hartzeko Eibarko Hizkuntz Eskola Ofizialean egin behar da matrikulazioa. Informazioa lortzeko 943.20.06.18 eta 943.20.06.48. telefono zenbakira zuzendu zaitezkete.
Irailaren 10ean, ostegunean, bukatzen da epea gazteentzako alokairu dirulaguntzak eskatzeko epea. dirulaguntzak 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduak dira eta Azkoitia lantzen bulegoan egin daiteke. Informazio gehiagorako sakatu hemen.
Kz gunea martxan hasia da, goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara, aurrez zita hartuz. Zita hartzeko 943.023619 telefono zenbakira
Gazteria Zerbitzuetan lanean hasiak gara eta dena prestatzen ikasturte berriari hasera emateko.
Gazte Zerbitzua; irailaren 21etatik aurrera, astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 20:00etara.
Topalekua; zerbitzu irekiera; irailaren 21etatik aurrera, asteartetik larunbatera 16:30etatik 19:30etara. Ostiraletan 20:00etara izango da irekita.
Ludoteka; harpidetza; irailaren 14ean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango da, ludotekan.
Zerbitzu irekiera; irailaren 21etatik aurrera, 17:00etatik 19:30etara.
Astelehenetik ostiralera izango da zerbitzua arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, aurrez hitzordua hartuta. Horretarako telefono zenbaki berriak jarri dira; 945 062 555 eta 944 033 377.
KZ guneak emango dittuen zerbitzuak honakoak dira:
Gaztetxoak elkarteak, ekainaren 29tik uztailaren 30a bitartean Udaleku irekiak antolatu ditu Azkoitian lehen aldiz. Asteko txandak izango dira, goizez, 9:30-13:30eak bitartean. Txanda bakoitzak 75€ko kostua izango du. Interesatuak izena emateko eta zalantzak argitzeko 688.717.486. Itxasotaz galdetuz argitzeko aukera izango duzue, edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua bidali.
Zenbait webgunetan sartzean ordenagailura behera kargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.
Cookie-ak bidaltzen dituen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen domeinua kudeatzen duen erakundea nor den aintzat hartuta, bi mota bereizi ahal dira: cookie propioak eta beste batzuen cookie-ak.
Bezeroaren nabigatzailean gordeta gelditzen diren denboraren arabera ere sailkatu ahal dira. Hartara, batzuk saioko cookie-ak izango dira, eta beste batzuk cookie iraunkorrak.
Azkenik, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, beste sailkapen bat dago eta bost mota hauek daude: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta publizitate konportamentaleko cookie-ak.