Ikasturtean zehar Alaibatzan ibili diren haur eta nerabeentzat udako ekintza berezi batzuk prestatu dituzte Alaibatzan, UDAN ERE GUREKIN egitasmoan barne. Izena ematea irekita dago EKAINAREN 4a arte. Ekintzen aukerak hemen adinez adin
Azoka martxan dugu ludotekan eta produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da maiatzaren 20rarte, arratsaldero 17:00etatik 19:00etara. Aurtengo lankidetza NAIZEN elkartearekin dugu eta hilabete osoan zehar haur eta nerabeekin transexualitatea landu ondoren AZOKA beste ekintza dugu. Bertan lortzen dugun dirua elkarteari emango zaio. ZATOZ, ikusi, ikasi eta parte hartu gure Azokatxoan, zuen zain gaude.
Maiatzaren 10etik 21era eta plazak bete arte izango da aurtengo udalekuetan izen ematea.
18-30 urte bitarteko gazteentzako prestakuntza da. Adimen emozionalari buruzko ikastarorako izen-ematea martxoaren 19ra arte egongo da zabalik. Izena emateko lotura honetan aurkituko duzue.
Apirilaren 6etik 9era ekintzan ugari izango dira, Gazteria Zerbitzuetatik. Izen ematea martxoaren 8ean hasiko da.
LUDOTEKATIK;
Haur Astea 2021; Izen ematea, bazkideak martxoaren 8etik 12era eta Ez bazkideak martxoaren 15etik 18era, Gazte Zerbitzu Bulegoan
TOPALEKUTIK
Udaberriko ekintzak 2021: izen ematea, martxoaren 8etik 18era Gazte Zerbitzu Bulegoan.
Familian, herriko txoko bat hartu eta apaintzeko asmoa dugu, Zatozte eta herria kolorez betetzera gonbidatzen zaituztegu, martxoaren 6ean 16:30etatik 19:30etara, emakume langilearen nazioarteko eguna erdigune jarrita.
"LAS MIL Y UNA" Clarisa Navas-en filmea ikusteko aukera izangod dugu, urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 18:00etan, Baztartxon.
Nola bizi dute haurrek sexualitatea gaur egun? Zein da nere papera nere seme alaben sexu heziketan? Gurasoentzat saioa izango dugu ludotekan, urtarrilaren 29ean 17:30ean. Abarketatxo ludotekan.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Amaren Intxaurrak” ikuskizunerako sarrerak ostegun honetan, abenduaren 17an, jarriko dira salgai Interneten. Entradium plataforma bidez egingo da salmenta eta sarrerak goizeko 10:00etatik aurrera erosi ahalko dira.
Bi bide daude plataformara sartzeko:
1) Sartu www.azkoitia.eus/agenda loturan, joan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunera eta sakatu “Erosi sarrerak”
2) Sartu www.entradium.com eta bilaketa egin “Pirritx, Porrotx eta Marimotots”, “Baztartxo” edo “Azkoitia” idatzita. Bestela, klikatu zuzenean ondorengo lotura; https://entradium.com/eu/events/pirritx-porrotx-eta-marimotots-amaren-intxaurrak-ikuskizuna
Erosketa bakoitzean gehienez sei sarrera eskuratu ahalko dira. Bi emanaldi eskainiko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Baztartxon abenduaren 23an. Lehenengoa arratsaldeko 16:00etan izango da eta bigarrena, 18:30ean. Sarrera bakoitzaren prezioa 6 euro da.
Gazteria sailetik ohikoa den moduan, ekintza ugari antolatu dira haur eta nerabeentzat Gabonetan. Plaza mugatuak izango dira.
- NEGUNEBAI egitaraua, ludotekatik; abenduaren 28tik urtarrilaren 5era. Izen ematea; bazkideak (abenduaren 14etik 16era) Ez bazkideak (abenduaren17etik 23), Gazte Zerbitzuan.
- GAZTE ASTEA egitaraua, topalekutik; abenduaren 28tik urtarrilaren 5era. Izen ematea; abendauren 18a bitartean, Gazte Zerbitzuan.
TAILERRAK;
- "EGIN ZURE DRONA" -DBH1-DBH4 bitartekoentzat.Abenduaren 28etik 30era. Izen ematea; abenduaren 7tik18era, Gazte Zerbitzu Bulegoan.
- "ROBOTIKA" Lego, Spike, Prime. LH3-LH6. Abenduaren 28etik 30era. Izen ematea; abenduaren 7tik18era, Gazte Zerbitzu Bulegoan.
IKUSKIZUNAK; Sarreren salmenta Gazte Zerbitzu Bulegoan abenduaren 14 ondoren. Ikuskizun bat 3€. Bonoa; (4 ikuskizun) 10€. Guztiak Kiroldegiko kantxan.
- BURUTIK JOTA, abenduaren 26ean, 16:30ean.
- GANBARAN, abenduaren 27ean, 16:30ean
- INGURUMENA ZAINDU, PATXIN ETA POTXIN ZIRKUA, urtarrilaren 2ean, 16:30ean.
- KANTU KOLORE, urtarrilaren 3ean, 16:30ean.
Azkoitiko Udalak, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazte langabe bat kontratatuko du aldi baterako. Kontratuak LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa izango du, erakunde horrek gazteak kontratatzeko laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdian arauturikoarekin bat. Lanpostua 12 hilabeteetarakoa izango da. Lanbidek kontratazioa gauzatuko du, eta 16-30 urte bitarteko gazteentzat izango da eskaintza.LANBIDEn izena emateko epea, 2020ko azaroaren 16tik 24ra izango da. Informazioa osatzeko hemen duzu aukera.