Ostirala, 15 Urria 2021 17:17

SAREETAN saio ezberdinak

Gazteria Sailetik egitasmo berriarekin gatoz, SAREETAN trebatzeko asmoz. Hontarako saio ezberdinak antolatu ditugu;

- Nerabeentzat saioa; urriaren 20ean, asteazkena, 17;15-18:45era Elkargunean. Gaia; "BATERABATU"

- Familientzat saioa; urriaren 21ean, osteguna 15:15 - 16;45era, Elkargunean. Gaia; NERABEZAROA KONEKTATURIK".

- LH4-LH6 haurrentzat saioa; urriaren 22ean, ostirala, 17:16-18:45era Elkargunean. Gaia; ZIBERBIZIKIDETZA II" SAREAK.

Saio guztiak doanekoak dira.

Ostirala, 15 Urria 2021 17:10

Larunbatak familian

Urritik martxora bitartean, hilean behin zapatu bat, eskainiko zaio familia osoari, haurrek gurasoekin etortzeko aukera izango dute. Lehen hiruhila honetan, urriak 30, azaorak 13 eta abenduak 18 izango dira. Ekintzetan izena emateko ludotekan egin beharko da. 

Osteguna, 14 Urria 2021 07:25

XX. Gazte Asteko Kartel lehiaketa

XX.Gazte Asteko Kartel Lehiaketa antolatu dugu. Aurten berrikuntza bat erantsi dugu, non lanak eskuz edo digitalean entregatzeko aukera izango da. Lanak entregatzeko epea; azaroak 26, Gazte Zerbitzu Bulegoan.

Asteartea, 12 Urria 2021 10:50

Sexu aholkularitza zerbitzua Gazterian

Urrian martxan jarriko dugu berriro sexu aholkularitza zerbitzua. Aurten haurrekin, nerabeekin eta gurasoentzat saioak izango ditugu. Zerbitzua hamabostean behin itzango dugu batzuetan ludotekan eta bestetan topalekuan arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara. Hiruhilabete honetako data zehatzak honakoak izango dira;

Urrian; 15 (ludotekan) eta 22 (topalekuan)

Azaroan: 5 eta 19 (topalekuan)

Abenduan; 3 (topalekuan) eta 17ean (ludotekan gurasoekin)

 

Asteazkena, 06 Urria 2021 16:30

BEGIRALE ikastaro TRINKOA Azkoittin.

Azkoitian BEGIRALE IKASTARO TRINKOA antolatu da, Gaztetxo aisialdi eskolaren eskutik. Gabonetako oporretan (Abenduak 27, 28, 29 eta 30, eta Urtarrilak 3,4,5, eta 7)  eta Aste santuko opor egunetan (apirilak 19,20,21 eta 22)  eta 3 asteburuetan garatuko da.150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko izango dira eta guztia ikasturte bakarrean landuko da. Prezioa 380 euro. Izena emateko urriaren 31a aurretik eman beharko da, izen emateko orria beteta eta beharrezko dokumentazioa emanda.

Asteazkena, 15 Iraila 2021 10:57

Ludotekan izen ematea irekita

Irailaren 13ean hasita ludotekan IZEN EMATEA irekita dago irailaren 17ra arte edo plazak bete arte. Hontarako ludotekan izango dira hezitzaileak 17:00etatik 19:00etara.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko matrikulazioa irailaren 17ra arte egiteko aukera izango da. Azkoitiko Gelan gaur egun dauden aukerak honakoak dira, Ingelesa, alemana eta frantseza ikasteko aukera izango da.

Asteazkena, 30 Ekaina 2021 18:02

Gazte zerbitzua itxita

Oporrak direla eta, gazteria zerbitzuak itxita izango dira uztailaren 23etik irailaren 21ra. Ondo pasa udako oporrak!!!

Asteartea, 29 Ekaina 2021 17:55

Gazte zerbitzuaren udako ordutegia

Ekainaren 21etik aurrera udako ordutegiarekin irekiko da gazte bulegoa goizez 11:00etatik 13:00etara.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

SARE SOZIALAK

GAZTERIA ZERBITZUA

facebook instagram icon youtube  flickr
 
Helbidea
ELKARGUNEA. Aitamadinabeitia plaza z/g
Telefonoa
943 026 027
e-Posta
gazteria@gazteriazkoitia.eus

Lege Oharra