Gazte Asteko Patata tortila lehiketa, Covid-19 dela eta BERTAN BEHERA gelditu da. Halaber biharko sari banaketa eta merendola ere bai, hau hurrengo astera atzeratuko da.
Gaur, abenduaren 30a, gabon parkeko azken eguna izango da. Oraindik sarrerak baditugu jolastu nahi duen haurrentzat. 3 txanda dira, 11:00-13:00, 16:00-17:50 eta 18:10-20:00. Animatu eta ondo pasa.
Gabonetan, beste ekintzen artean gabon parkea izango da abenduaren 28, 29 eta 30 egunetan. Honetarako begiraleak kontratatuko dira eta lan poltsa abian da. CVeak jasoko dira azaroaren 15etik 26era, Gazte Zerbitzu Bulegoan, 16:30eattik 20:00etara. Ekarri beharreko dokumentazioa izen emate orrian zehaztuta agertzen da.
Borobil Teatroak gaztetxoentzat ekoiztutako “Narzis@” antzezlana estreinatuko du larunbatean, azaroaren 6an, Baztartxo Antzokian. Emanaldia 18:00etan izango da eta sarrerak dagoeneko salgai daude www.entradium.com atarian. Sarrera lau euro kostako da eta egunean bertan Baztartxoko leihatilan ere eskuratu ahal izango dira sarrerak.
Datorren azaroaren 5ean, Zoom plataformaren bitartez, ALBOAN Fundazioak Inequality Webquest II edizioa ospatuko du. Hausnarketa jarduera bat da, ekipoen arteko lehiaketa formatuan. Helburua galdera batzuk erantzutea da, guk guk eskuratuko dizkizuengun baliabideetaz eta zuen lagunen laguntzaz baliatuz.Galderen edukiak genero desberdinkeria eta genero rol eta estereotipoen ingurukoak izango dira, eta euskaraz, gaztelaniaz zein inglesez erantzun ahal izango dituzu. Modu dibertigarri eta jolasgarri batean hausnarketa eta IKTak bateratzeko proposamen online bat eskaintzen dizugu! Apuntatuko zara? Dohainik da!
Eman ezazu izena dohainik zure taldearekin eta lehia ezazu beste ekipo batzuekin! Taldeetan14-25 urte bitarteko 4-6 pertsonek hartu dezakete parte, Sariak daude talde irabazleentzat!
Eman izena! Leku mugatuak daude!
BALDINTZAK eta OINARRIAK
ESKOLENTZAKO EDIZIOA
Ordua: 11:00-12.00
ASTIALDI TALDEENTZAKO EDIZIOA
Ordua: 18.00- 19.30
Hilekoari buruz izan ditzazkegun irrika, galdera, jakinminak argitzeko tailerra izango da, otsailaren 10 eta 17ean 17:00etatik 19;00etara Artxamendi topalekuan. Interesatuak hezitzialeen bitartez eman izena.
Azkoitkko Gurutze Gorriko Tokiko Bulegoko Teknikaria izateko lan eskaintza du, Bertan izena emateko Urriaren 25, 20:00ak arte, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. mail helbidearen bitartez beharrezko dokumentazioa azalduz.
BETE BEHARREKOAK:
- Gurutze Gorriko bolondresa izatea.
- Euskara maila C1 edo EGA edo baliokidea izatea.
- Ezaugarri Pertsonalak; egokitzeko gaitasuna izatea, malgutasuna, komunikazio habileziak, enpatia, nagusitasuna eta arduratsua izatea eta lanerako gaitasuna izatea.
Beste eskakizun eta deialdi ohar guztien oharrak ikusteko hemen informazioa guztia.
EAEko gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen eta sare sozialen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, BOOKTUBERBOOM egitasmoaren bostgarren edizioari ekin diote EAEko Liburutegi Zerbitzuak, eta Galtzagorri Elkarteak. Egitasmoaren helburua EAEko BOOKTUBER PLATAFORMA sortzea izan da, EUSKAL BOOKTUBER KOMUNITATEAren lehen hazia landatzen hastea, hain zuzen. EAEko 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa izango da eta parte hartzaileek euskarazko liburu bat irakurri eta horri buruzko booktube bat sortu beharko dute. Ondoren, lehiatzen jarraitzeko gogoa izanez gero, liburu berbera Instagram edota TikTok aplikazioetan gomendatu beharko dute. Hartara, sari gehiago eskuratzeko aukera izango da. Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 26an amaituko da. Parte hartzeko oinarriak blog honetan, Ikastetxeetan eta herriko Udal Liburutegian eskuragarri egongo dira.
Maskulinitate tailerra antolatu dugu, nerabe mutilentzat, 13-17 urte bitarteko mutilentzat. Tailerra azaroaren 3, 10, eta 17 egunetan garatuko da, arratsaldeko 16:30-18:30era. Interesatuak topalekura zuzentzea eskatzen dugu saioak ahalik eta egokien osatzeko.
Gazteria Sailetik egitasmo berriarekin gatoz, SAREETAN trebatzeko asmoz. Hontarako saio ezberdinak antolatu ditugu;
- Nerabeentzat saioa; urriaren 20ean, asteazkena, 17;15-18:45era Elkargunean. Gaia; "BATERABATU"
- Familientzat saioa; urriaren 21ean, osteguna 15:15 - 16;45era, Elkargunean. Gaia; NERABEZAROA KONEKTATURIK".
- LH4-LH6 haurrentzat saioa; urriaren 22ean, ostirala, 17:16-18:45era Elkargunean. Gaia; ZIBERBIZIKIDETZA II" SAREAK.
Saio guztiak doanekoak dira.
Urritik martxora bitartean, hilean behin zapatu bat, eskainiko zaio familia osoari, haurrek gurasoekin etortzeko aukera izango dute. Lehen hiruhila honetan, urriak 30, azaorak 13 eta abenduak 18 izango dira. Ekintzetan izena emateko ludotekan egin beharko da.
XX.Gazte Asteko Kartel Lehiaketa antolatu dugu. Aurten berrikuntza bat erantsi dugu, non lanak eskuz edo digitalean entregatzeko aukera izango da. Lanak entregatzeko epea; azaroak 26, Gazte Zerbitzu Bulegoan.