Asteartea, 09 Urtarrila 2018 11:36

Enpleguko eta etxebizitza teknikari lan deialdia

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Enplegu eta Etxebizitza teknikari lan deialdia irekita dago. Baldintzetan, 30 urte baino gutxiago izatea eskatzen da. Epea; urtarrilak 11, eguardiko 12:00ak arte.

Osteguna, 11 Urtarrila 2018 10:48

Hitzaldiak

Gazteria Sailak, gurasoei beren seme alaben heziketan lagungarri izan daitezkeen saioak antolatu ditu;

"Ziberbullynga teknologia berrien bidez, adin berekoen artean erasoa" hitzaldia, urtarrilaren 18ean, 18:30ean Elkargunean.

"Bitartekaritza parental positiboa aurrera eramateko gakoak" hitzaldia, urtarrrilaren 25ean, 18:30ean Elkargunean.

 

Asteartea, 09 Urtarrila 2018 09:13

Zinea

Datorren asteburuan, PERFECTOS DESCONOCIDOS filmea, ohiko ordutegietan, Baztartxon.

Asteartea, 09 Urtarrila 2018 09:06

Matadeixen ekintzak

Matadeixen urte berria ekintza berriekin;

ZINETOGRAM; "Analisi de Sangre Azul"  Gabrel Velazquez, Blanca Torres, Espainia 2016, urtarrilaren 12ean, ostirala, 22:00etan Matadeixen.

KONTZERTUA; " Kaskezur, Inoren Ero Ni" taldearen eskutik, urtarrilaren 13ean. larunbata, 22:30ean Matadeixen.

Ostirala, 05 Urtarrila 2018 09:44

Gazte Asteko ekintzen irabazleak 2018

Gazte Astean zehar, gure nerabeak gozatuz eta elkarrekin konpartituz ondo pasa dute. Lehiaketa ezberdinetan berriz garaipena lortu dutenak ere badira. Hauetxek beren izenak;

KARTEL LEHIAKETA IRABAZLEA; Ane Errazu Tolosa

KARTEL LEHIAKETAN IZENDATUAK; Auritz Oteiza eta Junaid Bashir.

PATATA TORTILA LEHIAKETA; Haritz Alberdi, Urko Sudupe eta Oihan Etxaniz.

SASKI 3X3 LEHIAKETA; Jakes Odriozola, Manex Ansorregi eta Ander Azkue.

FUTBITO LEHIAKETA; Ekaitz Albert, Aitor Mendizabal, Unai Azkune, Jakes Gostin, Ion Urdapilleta eta Aitor Zabala.

MAHAI TENIS LEHIAKETA; David Martinouk.

ZORIONAK DENOI eta ESKERRIK ASKO PARTEHARTZAILE GUZTIOI.

 

 

Larunbata, 06 Urtarrila 2018 09:28

Gazteria Zerbitzuak ohiko martxan

Gazteria Zerbitzuak urtarrilaren 8etik aurrera ohiko ordutegi eta zerbitzuekin martxan izango dira.

Osteguna, 04 Urtarrila 2018 09:26

Asteburuko zinea

STAR WARS filmea izango da Baztartxon asteburu honetan, ohiko ordutegietan.

Asteazkena, 27 Abendua 2017 14:41

Gabon Parkea 2017

Gaur, asteazkenez Gabon Parkean bere ateak ireki ditu hiru egunetan zehar jolasak eta puzgarriak herriko haurrei eskaintzeko asmoz. Gaurtik hasita ostirala bitartean izango da irekita, goizeko 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, 1-12 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Astelehena, 01 Urtarrila 2018 16:02

Gabonetako ekintza bereziak

Ludotekatik NEGUNEBAI programan eta Topalekutik GAZTE ASTEAN  izen ematea irekita dago. Epea; abenduak 19, Gazte Zerbitzuan.

Asteazkena, 13 Abendua 2017 23:50

XVI.Gazte Asteko Kartel Lehiaketa

XVI. Gazte Astearen kartel lehiaketako irabazlea ANE ERRAZU TOLOSA izan da, Azkoitia BHIko DBH2ko ikaslea. ZORIONAK Ane!!

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

SARE SOZIALAK

GAZTERIA ZERBITZUA

facebook instagram icon youtube  flickr
 
Helbidea
ELKARGUNEA. Aitamadinabeitia plaza z/g
Telefonoa
943 026 027
e-Posta
gazteria@gazteriazkoitia.eus

Lege Oharra