Astelehena, 16 Martxoa 2020 12:25

Pazko Asteko ekintzak bertan behera

Pazko astean ohikoak diren HAUR ASTEA eta UDABERRIKO EKINTZAK programak bertan behera gelditu dira, alerta egoeraren azken berriak direla eta. Ondorioz ez da izen ematerik gauzatuko. Ordurako alerta neurriak jasotzen badira, zerbitzuen martxa berantolatuko da ekintza alternatiboz beteta.

 

Ostirala, 13 Martxoa 2020 18:56

Coronavirusa dela eta, gazterian

Coronavirus-COVID19 dela eta, gazteria zerbitzuetan ARRETA ZUZENA martxoaren 30a arte telematikoki eta telefonoz eskainiko dugu, goizeko 9:00etatik 13:00etara

Telefonoak; 943.02.60.27. eta 652.720.752.

 

Osteguna, 05 Martxoa 2020 16:21

Zine Forum

LOS MISERABLES, Ladj Ly, Frantzia, 2019, martxoaren 6ean, ostirala, 22:00etan, Baztartxon.

Osteguna, 05 Martxoa 2020 10:40

Martxoak 8, emakume langileen eguna.

Gazterian zerbitzuetan MARTXOAK 8 dela eta, ekintza ugari antolatu ditugu, hitzaldia, hausnarketak, herri mailako partehartzea, e.a. Goazen partehartzera.

Asteartea, 25 Otsaila 2020 11:02

Zinema Baztartxon

Otsailaren 28ean hasita, honako filmeak izango dira ikusgai;

Helduentzat; ADU filmea, ostiraletik astelehen bitartean, ohiko ordutegietan.

Haurrentzat; LUR eta AMETS filmea, igandean, 17:00etan.

Asteazkena, 22 Urtarrila 2020 11:46

Artxamendin zertan gabiltza?

Jada, 2020ean sartu berriak gara, eta Artxamendin eskuk martxan jarrita lanean ari gara, taldean. Baina ba al dakigu taldean pentsatzen?

Osteguna, 05 Abendua 2019 19:16

Gazteria inklusiboa izan dadin egitasmo berria

Azkoitiko Gazteria saila, inklusiboa izateko asmotan, bere zerbitzuetan argitalpenak piktogramaz egiten hasi gara. Azkoitiko haur, nerabe, gazte, herritar zerbitzuetan beren lekua izateko aukera eskainiz eta helburua jarrita, asmo berriari hasera eman diogu. Pixkanaka, gure zerbitzuetan DENOK KIDE izan ta LEKUA izatea nahi dugu.

Osteguna, 05 Abendua 2019 19:10

Euskadiko Gazteak Lankidetzan abian da.

Euskadiko Lankidetza programa abian da izen ematea abenduaren 10etik otsailaren 6a arte izango da. Aurten soilik online egiteko aukera izango da eta horretarako identifikazio elektronikoa martxan izan beharko da,

Osteguna, 05 Abendua 2019 19:06

Gazte Txartela berrikuntzekin

Gazte Txartelak ORAIN aterpekide txartela ere izango da, 14-29 urte bitartean badituzu, etxean jasoko duzu DOAN. Aterpekide txartel gisa balio dadin AKTIBATU beharko duzu, Gazte Zerbitzura etorrita edo www.gazteaukera.euskadi.eus web orrian.

Ostirala, 26 Uztaila 2019 13:53

Gazteria Zerbitzuak berriro martxan

Oporrak direla eta, Gazteria Zerbitzuak ITXITA daude. Berriro martxan irailan izango dira;

Ludotekaren harpidetza; irailaren 9tik aurrera. Ludoteka martxan; irailaren 16ean 17:00etatik 19:00etara.

Topaleku eta Gazte Zerbitzuaren hasera; irailaren 10ean.

ONDO ONDO PASA UDARA.

 

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

SARE SOZIALAK

GAZTERIA ZERBITZUA

facebook instagram icon youtube  flickr
 
Helbidea
ELKARGUNEA. Aitamadinabeitia plaza z/g
Telefonoa
943 026 027
e-Posta
gazteria@gazteriazkoitia.eus

Lege Oharra