Ostirala, 03 Apirila 2020 16:25

KZ guneko zerbitzua egokitua

Krisialdi honetan izan daitezkeen zalantza teknologiko eta tramite ezberdinak egiteko laguntza emateko KZ guneak zerbitzu telefonikoa eta maila bidez emateko egokitu dute zerbitzua, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Urrutiko laguntza honen eskaintzan, arlo ezberdineko zalantzak agertu daitezke eta kanal ezberdinak aurkitu daitezke. HEMEN GUZTIAK.

Ostirala, 03 Apirila 2020 16:03

Gizarte Hezitzaile lan eskaintza

EDE fundazioan gizarte hezitzaileak behar dituzte, genero indarkeria biktimak diren emakumeekin lan egiteko krisialdi garai honetan. Lanpostuaren funtzioak eta baldintzen oinarriak hemen ikusgai. Interesatuak zuzendu CVea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. mail helbidera.

Ostirala, 03 Apirila 2020 15:43

Apirila gazterian

Gazterian jada prest dugu Apirileko ekintzak, telelanean ere eskaintza antolatuta dugu.

Ludotekako apirileko egitaraua; HH4-HH5 ekintzak eta LH1-LH3 ekintzak.

Topalekuko apirileko egitaraua.

Asteazkena, 01 Apirila 2020 17:51

Apirilak 2. Aupa Zuek

Eskerrik asko bideotxo hau egitera animatu zareten haur denoi.

 

Ostirala, 27 Martxoa 2020 17:48

Egoera honi nola aurre egin diezaiokegu?

Gaur eguneko egoerari aurre egiteko KOMUNITATEAK hartzen du benetako indarra.  PEPA HORNO adituak zenbait klabe ematen dizkigu. IKUSI BIDEOTXOA

 

Osteguna, 26 Martxoa 2020 15:21

Bitartean, etxetik ikasten.

Eusko Jaurlaritzak eta EITBek irakaskuntza indartzeko hezkuntza saio bat jarriko dute abian , bereziki etxean euskarri teknologikorik ez duten ikasleentzat. Saioa lehen hezkuntzako 1 eta 4. mailako ikasleei zuzendua izango da, batik bat. Datorren astelehenean (martxoaren 30) hasiko da eskaintzen ETB3en eta eitb.eus, goizeko 9:00etatik 12:00etara.

Osteguna, 26 Martxoa 2020 15:03

BIZITZARAKO TREBETASUNAK

Gazteria arlotik, Artxamendiko hezitzaileak, BIZITZARAKO garrantzizkoak diren TREBETASUNAK publikatzen joango gara, bizitzen ari garen egoera ezberdin honen aurrean ere baliagarriak izango zaizulakoan. Egunero bat argitaratuko dugu gure sare sozialen bitartez. Gaurkoa; norbere burua ezagutzea.

Asteazkena, 25 Martxoa 2020 15:55

Beldur barik martxan jartzen dugu!!!

Sexualitate Zerbitzuko hezitzaileak eta Artxamendikoak elkarrekin, jada BELDUR BARIK martxan jartzera goaz. Hemen dittuzue 2019 Top bideoak, ikusi eta lanak osatzeko ideiak hezitzaileekin jorratzeko. ANIMATU eta LAN BIKAINA osatzeko garai egokia. 

Animo eta indar guztiak!!!!"

Asteartea, 24 Martxoa 2020 22:56

Asmakizunekin jolasean

Artxamendin egunero ASMAKIZUN bat plateatuko dizuegu, gure sare sozialen bitartez. Animatzen zara parte hartzera? Zure zain daude bertako hezitzaileak? Bidali erantzuna edo idatzi Instagrameko gure kontuan @artxamenditopalekua

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

SARE SOZIALAK

GAZTERIA ZERBITZUA

facebook instagram icon youtube  flickr
 
Helbidea
ELKARGUNEA. Aitamadinabeitia plaza z/g
Telefonoa
943 026 027
e-Posta
gazteria@gazteriazkoitia.eus

Lege Oharra