2020-2021 ikasturterako Kid&Us akademiak ingeles laguntzaileak eta ingeles irakasleak behar dituzte Azpeitiko Akademian.
INGELES LAGUNTZAILE informazioa eta baldintzak
INGELES IRAKASLE informazioa eta baldintzak
Interesa duenak CVea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. mail helbidera bidali beharko du.
Foru Aldundiko Udalekuen IZEN EMATEA IREKITA izango da, bizi dugun alerta dela eta, beste ohar baten berri izan arte. Izen ematea online edo Gazte Zerbitzura 943.02.60.27. telefono zenbakira egiteko aukera izango da.
Koronabirusaren pandemiak zaintzarako eta erizaintzarako giza baliabideak indartzeko beharra sortu du. Horregatik, bi arlo horietan lan poltsak osatzeko ezohiko prozesuak jarri ditu martxan Foru Aldundiak. Deialdiak eta izen emateak;
Langabezian geratu bazara, prestazio edo subsidioen eskaera egiteko jarraitu beharreko urratsak dituzu jarraian dagoen estekan. Eskaerak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan (INEM zena) egin beharko dira. Informazio gehiago:
Covid-19ak sortutako egoera dela-eta, bertan behera geratu da Auzolandegiak 2020, 18-30 urteko gazteentzako programaren behin-behineko izen ematea.
10 eta 17 urte arteko adina duzu? Egoera hau nola bizitzen ari zaren kontatuko diguzu? Zure iritzia, sentimenduak, zer egiten ari zaren… jakiteko Foru Aldunditik ekimena hau martxan jarri dute. Parte hartu nahi ezkero sakatu hemen eta erantzun labur-labur gure galderei apirilaren 13a baino lehen!
Aurtengo udan BEGIRALE eta KOORDINATZAILE lanetan jarduteko lan eskaintza ezberdinak hemen ditugu ikusgai.
Krisialdi honetan izan daitezkeen zalantza teknologiko eta tramite ezberdinak egiteko laguntza emateko KZ guneak zerbitzu telefonikoa eta maila bidez emateko egokitu dute zerbitzua, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Urrutiko laguntza honen eskaintzan, arlo ezberdineko zalantzak agertu daitezke eta kanal ezberdinak aurkitu daitezke. HEMEN GUZTIAK.
EDE fundazioan gizarte hezitzaileak behar dituzte, genero indarkeria biktimak diren emakumeekin lan egiteko krisialdi garai honetan. Lanpostuaren funtzioak eta baldintzen oinarriak hemen ikusgai. Interesatuak zuzendu CVea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. mail helbidera.
Gazterian jada prest dugu Apirileko ekintzak, telelanean ere eskaintza antolatuta dugu.
Ludotekako apirileko egitaraua; HH4-HH5 ekintzak eta LH1-LH3 ekintzak.
Eskerrik asko bideotxo hau egitera animatu zareten haur denoi.
Gaur eguneko egoerari aurre egiteko KOMUNITATEAK hartzen du benetako indarra. PEPA HORNO adituak zenbait klabe ematen dizkigu. IKUSI BIDEOTXOA
Eusko Jaurlaritzak eta EITBek irakaskuntza indartzeko hezkuntza saio bat jarriko dute abian , bereziki etxean euskarri teknologikorik ez duten ikasleentzat. Saioa lehen hezkuntzako 1 eta 4. mailako ikasleei zuzendua izango da, batik bat. Datorren astelehenean (martxoaren 30) hasiko da eskaintzen ETB3en eta eitb.eus, goizeko 9:00etatik 12:00etara.