Askotariko hartzaileei, bereziki gazteei, zuzenduriko eskaintza UPV/EHUren Uda Ikastaroen (UIK) 42. edizioa.
Hona hemen Uik aurten izango dituen ikastaro batzuk:
-SormenGLab- Etorkizuneko gelak
-Emozioak eta barne-elkarrizketa ikasgelan: nola eragiten digute?
-Adimen artifiziala eta etika: ikasleentzako adimen artifizialaren etika aztertzeko plana
Honen inguruan informazio gehiago izateko klikatu hemen.
Aizkibel liburtegian Ipuin kontaketarako izen emate epea ireki da, MAIATZAK 19 arte.
Izen ematea LIBURUTEGIAN edo 943850898 ra deituta.
MARTXOAK 8
Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an ospatzen da. Emakumeen
eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko
erabiltzen da eguna.
Martxoaren 8ko kanpainak zaintzak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean
banatzeko deia egin du aurten. Kanpainak zaintzarekin lotutako funtsezko alderdiak
azpimarratzen zituen. Alde batetik, agerian uzten zen zaintza-lanen ikusezintasuna. Bestalde,
azpimarratzen zen zaintza-lanak baloratu behar direla, bai ordainduak bai ordaindu gabeak.
Eta, azkenik, erantzukizuna azpimarratzen zuen: zaintza-lanak emakumeen eta gizonen,
erakundeen eta gizarte osoaren artean banatu behar direla.
Emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak ildo modura hartuta, Azkoitiako kale heziketako
kideek eta Artxamendi topalekuko kideek bi ekintza esanguratsu burutu genituen. Batetik,
Azkoitiko kaleen izenak aldatu genituen, gizonen izenak zituzten kaleetan, Azkoitiko emakume
esanguratsu batzuen izenak jarriz, oharturik Azkoitiko herriko (herri askotan bezala) kale
gehienen izenak gizonezkoen izenak dituztela, emakumezko gutxi batzuen aldean. Bestetik,
adierazpen gune bat sortu genuen Kontsejupean, bertan emakumea izatearen eta honek
dakartzan desabantailen araberako galdera batzuei erantzuteko edo gaiaren inguruko beste
ekarpen batzuk egiteko aukera izanik herritar guztientzat. Herritarren parte hartze handiari
esker adierazpen gunea esaldi aberasgarriz bete genuen.
Hona hemen Uztaileko Trebatzen udalekuen informazioa (bertan klikatu):
GOGORATU IZEN EMATE DATA MAIATZAK 2TIK 12RA DELA
Bestalde, Udazblai programazioa ezagutu nahi baduzu klikatu hemen:
Aurtengo Udazblai Udalekuen IZEN EMATEA MAIATZAK 2- 12 bitartean izango da.
Egitarauak eta informazio gehiago izateko, klikatu hemen.
Hemendik aurrera Gazte-txartelaren duplikatuak digitalak bakarrik
izango dira.
https://www.gazteaukera.euskadi.eus/webgaz00-ginforma/es web-gunetik pdf-a deskargatzeko aukera izango da.
EYC zenbakia beharko da horretarako edo, aktibatuta baduzue, NANa,
NIE zein pasaporte zenbakia.
Azkoitiko gazteri zerbitzuak antolatzen dituzten udalekuetan parte hartzeko Izen emate epearen irekiera.
MAIATZAK 2tik 12ra bitartean.
Hemen da Gaztezuloren eskutik egiten den aurtengo bideo lehiaketa.
Lanak entregatzeko epea: Apirilaren 14tik Maiatzaren 26ra bitarte.
Info+: gaztezulo.eus
Jada argitaratu dugu gure GAZTERIATIK aldizkariaren bigarren alea. EMAN HEMEN TA datozenak, lehen hiruhileko lanak eta gure berriak ikusten aukera izango duzue.
DATA: 2023ko martxoaren 23tik 24ra
ORDUTEGIA: 17:00etatik 21:00etara
IZEN EMATEAK: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
TELEFONOA: 943 85 32 97
Gipuzkoako gazteei taldeko irabazi asmorik gabeko proiektuak garatzeko laguntza ematea, beren ingurunea inplikatuz eta interes
publikoa duten gizartearen eraldaketa prozesuak laguntzea helburu izanik.
IZENA EMATEAK: MARTXOAK 27 ARTE
"Udalekuak" Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatutako programa da, 7tik 13 urtera bitarteko haurrentzat.
Zozketarako izena emateko datak:
INFORMAZIO GUZTIA HEMEN
ARTXAMENDIKO Udaberriko ekintzetan IZENA EMATEKO EPEA ere ireki da.
Gaurtik MARTXOAK 17 Arte, izena emateko Azkoitiko GAZTE ZERBITZU BULEGOAN.
Udaberriko Ekintzetan izena emateko epea ireki da.
IZEN EMATEAK AZKOITIKO GAZTE ZERBITZU BULEGOAN egingo dira:
Abarketatxo ludotekaren BAZKIDEAK: Martxoak 6- 10 bitartean egin beharko dute.
EZ-BAZKIDEAK, berriz: Martxoak 13- 17 bitartean.